2023 Enpleguaren VI. Kongresua

2023 Enpleguaren VI. Kongresua

Idioa Mendia

Euskadin, azken hiru urteotan, garai berrietarako enplegu-politiken espazio berri bat sortzen aritu gara. Hasiera-hasieratik jakin genuen, oraindik ere pandemian bizitza berreskuratzea posible egin zuten murrizketek lotuta ginduzkatenean, ezin genuela larrialdiei erantzutera mugatu. Are gehiago, jakin genuen larrialdi horiei ezin geniela erantzun iraganeko errezetekin, eta, aitzitik, bide berriak urratu behar genituela, pertsonak eta enpresak babestu ahal izateko. Ekoizpen-sarearen eta eragile sozialen konpromisoaren erantzun politiko bat izan zen, aukera eman diguna inoiz ezagutu dugun krisirik sakonenetik azkarrago suspertzeko, eta honezkero milioi bat langile eskubidedunen langa gainditzeko, orduan irudikatu ere egin ezin genuen zifra bat. Nola irudikatuko genuen, ba, gainera orduantxe piztu bazen gerra Europaren atarian, eta zuzenean eragin bazien jarduera ekonomikoari eta etxeei?

Hala ere, berdin-berdin jakin genuen begirada zabaldu beharra genuela. Zerumugara begiratu behar genuen egunerokoan antzeman dezakeguna baino are azkarrago eraldatzen ari den mundu aldabera honetan. Begirada zabal horri ekiteko, partaidetza- eta lankidetza-prozesu bat hasi genuen, legegintzaldi honetako hiru enplegu-kongresuetan geldialditxo bana izan duena hurrengo urratsak zehazteko eta piezak batzeko, enplegu-politikei heltzeko era ezberdina ahalbidetzeko.

Kongresu horietan, eta Lan eta Enplegu Sailak garatutako askotariko jardunaldietan, Lanbidek eta Osalanek hainbat jarraibide ezarri dituzte enpleguaren kalitatea eta hura garatzeko baldintza hobeak ekimen bakoitzaren bereizgarri bihur daitezen. Hortik sortu zen lehen bide-orria, Enpleguaren 2030 Euskal Estrategia, eta gero 2023 Plan Estrategikoan legegintzaldiko konpromisoak ezarri ziren. Hortik dator, halaber, zerbitzu-publikoa Lanbide Hobetzen hobekuntza-planarekin eraldatzeko prozesu sakona, zeinean aurrera goazen pertsonei eta enpresei artatzen jarraituta. Enpleguaren Liburu Zuria gida oinarrizko, oso eta egiaztatua da garai honetarako erabaki egokiak hartzeko. Horrez gainera, Enpleguaren lehen Euskal Legea dugu, behin betiko onetsiko dena aurten, 2023an, eraldaketarako eta elkarlanerako asmo betea duena eta orobat enpresen eta langileen beharrei erantzun nahi diena.

Legea ez dator, baina, ezerezetik. Diru-sarrerak bermatzeko eta inklusiorako sistemaren kudeaketa 2022an adostutako eta onetsitako arau berriari esker berrantolatu ondoren sortu da, Lanbide modernizatzeko prozesuaren ostean. Enplegu duina lortzeko zailtasun handienak izan dituztenak barruan hartzeko era berriak probatzeko programa ugariren esperientziatik ere abiatu da, eta kualifikazio-eskaria eta -eskaintza egokitu egiten dizkie lanaren bilakaerari eta trantsizioei. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko Europako funtsek lagundu dute politika horiek mailaka ezartzen, baina, gainera, Sailaren berezko baliabideetatik apustu irmoa egin da, bai Lanbideko programetan bai diseinu estrategikoez arduratzen den Enpleguaren Zuzendaritzaren programetan ere, zeinak horretarako aurrekontua hamarkoiztu egin baitu.

Legea ezerezetik ez da sortu, beraz, baina haren bidea ez da onetsi eta berehala amaitzen. Aitzitik, eskakizunak handitu egiten ditu, Lanbideren antolakuntza eraldatzen bukatzera behartzen baitu, behartu egiten baitu euskal enplegu-sareko eragileen koordinazioa optimizatzera eta kudeaketa-tresna komunak bateratzera, eta eraginkorrak eta efizienteak izatera enplegu-zerbitzuen zorroa egikaritzean, baita, gainera, herritarren eskubide berri bati erantzutera ere, hain justu, enplegu-plan pertsonalizatuen bitartez lan-orientazioa eta -aktibazioa jasotzekoari.

Betebehar horiek guztiak enplegu- eta inklusio-politiken etengabeko berrikuntzan eta ebaluazio sistematiko eta independentean oinarritutako eredu batetik sustatzen dira. Planteatzen ari diren behar guztien kontu etengabe emateko eta horietara etengabe egokitzeko modu bat da, azken finean. Horrek bultzada berri bat eskatzen du, ordea. Azken kongresuetan abian zeuden estrategiak eta erreformak elikatu ditugu, eta Enpleguaren VI. Euskal Kongresu honek balio behar digu sortzen ari den mundu honetan izan nahi dugun Euskadi lehiakor eta kohesionatuaren erronkei erantzuteko politika berriak ezartzen asmatzen jarraitzeko.

Idoia Mendia Cueva

Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua

Enpleguaren VI. Kongresu honekin, legegintzaldi honen hasieran enpleguko politika publikoei buruz abiarazitako hausnarketen dinamikari jarraipena emango zaio, eta eragile publiko eta pribatu guztiei ezagutza gune bat eskaintzen zaie, lana bilatzen ari diren pertsonen eta jendea behar duten enpresen beharrei erantzuteko abian jartzen ditugun erreminta eta tresnak hobetzen laguntzeko.

Kongresua segidako bi egunez izango da, goizez, eta 12 ekitaldi publiko egingo dira: 5 ponentzia, 5 eztabaida-mahai eta hasierako eta amaierako ekitaldiak; batzuetan nahiz besteetan, enpleguaren, prestakuntzaren eta berrikuntzaren arloetan ospe handia duten adituek hartuko dute parte.

LEHENENGO JARDUNALDIANenplegu duina lortzeko gaitasun edo konpetentziak eta kualifikazioa” izango dira aztergai, Konpetentzien Europako Urtearen esparruan. Gai horren inguruan, lehen esparru-ponentzia mundu aldakor batean prestakuntza eskaintza egituratzeko aukerei eta mugei buruzkoa izango da. Lanbide Heziketaren Lege berrian marrazten den sistema nolakoa den entzuteko aukera izango dugu, Enplegu Sistemarekin zer nolako lotura duen eta Euskal Autonomia Erkidegoan nola ezartzea aurreikusten den. Lan mundutik urrun dauden pertsonak trebatzeko estrategia eta metodologien berri izango dugu, ebidentzian oinarrituta. Eta saioa amaitzeko, arreta jasotzeko lehentasuna dutenei bideratutako esperientzia berritzaileak aurkeztuko dizkigute.

BIGARREN JARDUNALDIANberrikuntza enpleguko politika publikoetan” izango da gaia eta, hasteko, enpleguko zerbitzu publikoetan gertatzen ari den eraldaketari buruzko ponentzia bat izango da; izan ere, zerbitzu publiko horietan, lana bilatzen ari diren pertsonei eta jendea bilatzen ari diren enpresei zerbitzuak eskaintzera bideratzen ari baitira jarduna. Jarraitzeko, mahai-inguru bat izango da, enplegu politika aktiboen zerbitzu zorroa osatzen duten zerbitzuetako hobekuntzako eta berrikuntzako esperientziak hartuta oinarri: orientabidea, bitartekaritza, autoenplegua eta aholkularitza enpresei. Horren ondoren, enpleguko politika publikoen berrikuntza teknologikoari eta digitalari buruzko ponentzia bat izango dugu, betiere berrikuntzaren xedea trantsizio teknologikoaren erronkara egokitzea izanik, eta enpleguko politika aktiboen zerbitzura dauden hainbat tresnatan nola aplikatzen den ikusiko dugu: lan historia bakarra, eskaintzen biltegia, profilatzeko tresna, eta enpleguaren eta prestakuntzaren behatokia.

Bigarren jardunaldia eta Kongresua amaitzeko, ondorioen mahai bat izango dugu. Mahai horretan, Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaia osatzen duten gizarte eragileek parte hartuko dute, eta Kongresuko bi jardunaldien laburpena eta balantzea egingo dute. Horretaz gain, sortuko diren behar berriei erantzuteko enplegu politika publikoetan aurrera egiteko geratzen diren erronkei buruzko ikuspegia azalduko dute, aukerak eratzen ari baikara, dagoeneko, sortuko diren behar horien aurrean.

ESPARRU-HITZALDIA

Nola prestatu etorkizun ezezagunerako

2023 Gaitasunen Europako urtearen esparruan, eta gaur egungo eta etorkizuneko erronkei erantzun eraginkorrak emateko, hainbat gairen inguruan gogoeta egin nahi dugu: kualifikazioak, birziklatzeak eta birkualifikazioak, etengabeko eraldaketa produktibo eta soziala jasaten ari den gizartean, bermatzen al dute enplegu duina? Bestelako zer ekintza edo zer ekintza osagarri dira beharrezkoak enplegura heltzeko eta hura mantentzeko?

Ezagutza eta gaitasuna ezinbesteko baldintzak dira enplegua lortzeko, baina posible al da, edo, are gehiago, galdagarria al da prestakuntzako eskaintza zorrozki egokitzea enpresen profil profesionalen eskarira?

Kontuan hartuta enpresei sakonki eragiten dietela merkatuen bilakaerak, berrikuntzek eta lehia-dinamika ekonomikoak eskatzen duen produktu eta zerbitzuaren ezinbesteko ezberdintzeak, nola erantzun beharko liekete prestakuntzako politika publikoek eta prestakuntza profesionaleko eta enplegurako sistemak gero eta azkarragoa den titulazio profesionalen zaharkitzeari, trantsizio teknologiko eta digital eta trantsizio energetiko eta klimatiko betean gauden honetan are azkarragoa denari, eraldaketa demografikoari eta langileen erreleboan eta adinen kudeaketan duen eraginari?

Ikuspegi etiko eta moraletik, lan-orientazioa eta, hortaz, prestakuntza-eskaintza soilik enplegua sortzen duen lan-eskariaren arabera antolatu beharra dago? Zer gertatzen da bokazioaren hautu librearekin eta interes pertsonalekin enplegu-aukeretara egokitzen ez direnean?

HITZALDIA

Lanbide Heziketako Legea eta Enplegu Legea: ezarpena eta osagarritasuna

Hitzaldi honetan Lanbide Heziketako sistemaren (hezkuntza) eta laneko prestakuntzakoaren (enplegua) antolakuntza eta osagarritasuna ezagutzeko aukera izango dugu, arau-esparru berrian, lanbide-heziketaren eta enpleguaren alorretako erregelamendu-garapenaren eta legedi berrien ezarpenaren egoera, eta lanbide-heziketako legediak enplegurako prestakuntzaren eskaintzan (gaur egun laneko prestakuntza deritzo, Enplegu Lege berrian) duen eragina eta harekiko interakzioak.

ELKARRIZKETA-MAHAIA

Gaitasun profesionalak eta enplegu duina

Aurreko hitzaldiko hausnarketetatik abiatuta, asmoa da, batetik, Prestakuntza Profesionaleko eta Enpleguko Euskal Sistemaren ikuspegitik eztabaida sustatzea legedi berriak izango duen eraginaren inguruan; bestetik, Europako esparruko kualifikazioen eta gaitasun profesionalen elkarrekikotasuna aztertuko da, bereziki lan-eskariari etengabe egokitu dakiokeen prestakuntzari dagokionez.

Halaber, prestakuntza-prozesuek laneratzean eta enplegua mantentzean edo hobetzean duten erabilgarritasuna edo eraginkortasuna jorratuko da, kualifikazio txiki, ertain eta handiko langabeentzako, enplegatuentzako eta unibertsitate-eremuan daudenentzako prestakuntza-programa arrakastatsuen ebidentziak ekarrita.

HITZALDIA

Lan-merkatuko politiken eta inbertsio sozialeko politiken arteko osagarritasuna, talde zaurgarriak gaitzekoa

Jarraibide transferigarriak eta zabalgarriak aztertzen eta proposatzen dituzten ikerketen aurkezpena, lehentasunez artatu beharreko pertsonekin (esklusioan edo esklusio-arriskuan, desgaitasuna, gazteak, 50etik gorakoak, kualifikazio baxukoak, emakumezkoak, iraupen luzeko langabezia eta abar) jarduteko estrategietako, metodologietako eta programetako jardunbide egokietako esperientzia berritzaileetatik abiatuta.

ELKARRIZKETA-MAHAIA

Lehentasunez artatu beharreko pertsonei zuzendutako programa berritzaileak eta arrakasta-ebidentziak

Lehentasunezko populazioko askotariko taldeetako esku-hartzeko esperientzia arrakastatsu zehatzak aurkeztea.

HITZALDIA

Enplegu Zerbitzu Publikoetako berrikuntza, eskariaren (pertsonak) eta eskaintzaren (enpresentzako zerbitzuak) ikuspegietatik

Ikuspegi bikoitz batetik, hitzaldi honek, alde batetik, «enpresa bezero» ikuspegia sakontzea, zerbitzuak enplegu-zerbitzu publikoetatik enpresen behar askotarikoetara bideratzea ikusgai egitea eta indartzea, ikusmolde klasikotik harago, harreman-paradigma berri baterantz oztopoak gainditzen saiatuz. Bestetik, arreta-eredu berriak sakontzea Enplegu Zerbitzu Publikoetako eskatzaileentzat, aldi berean enplegurako edo enplegua hobetzeko bidean erantzunkideak izango diren eskubideen subjektutzat eta herritartzat hartuko dituztenak.

ELKARRIZKETA-MAHAIA

Jardunbide egokiak eta berrikuntza enplegu-zerbitzu publikoen zorroan

Helburua da enplegu-zerbitzu publikoek enplegu-zerbitzuen zorroa erabiltzean darabiltzaten jardunbide egokiak erakustea. Ezarritako prestakuntza gorabehera, zerbitzu hortaz berariaz hitz egingo da kongresuaren lehen egunean.

HITZALDIA

Berrikuntza teknologikoa eta digitala enplegu-politikak kudeatzean eta ezartzean

Hitzaldi honetan, adimen artifizialak, algoritmo etikoak, prozesuen eta zerbitzuen digitalizazioak eta automatizazioak eta pertsonalizazioak enplegu-politika aktiboetan duten zeregina aztertuko dugu. Gai etikoak eta eskubideei lotuak zerbitzuetan aurrerakuntza teknologikoak eta enplegu politikak ezartzean jorratuko dira.

ELKARRIZKETA-MAHAIA

Emaitzak optimizatzeko eta elkarlanerako sareak integratzeko enplegu-sistemaren tresna komunak

Enplegu-zerbitzuetako zorroaren garapen optimizaturako tresna eta gailuak sortzeko eta erabiltzeko esperientzia berritzaileak.

ELKARRIZKETA-MAHAIA

Enpleguaren VI. Kongresuaren ondorioak

Elkarrizketa-mahaietan hizlariek eta parte-hartzaileek egindako ekarpenen eta enplegu-politiketako aurrerakuntzen eta erronken balioespena, eragile sozialek eta instituzionalek egina.

Egitaraua (PDF 2,5 Mb) (leiho berri batean irekitzen da)

09/11/2023: “Enplegu duin baterako gaitasunak eta kualifikazioa”

8:30 h.: Bertaratutakoen harrera eta akreditazioa

9:00 - 9:30 h.: INAUGURAZIOA

  • Juan Mari Aburto. Bilboko Alkatea.
  • Teresa Laespada. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Foru Diputatua.
  • Idoia Mendia. Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua. Eusko Jaurlaritza.

9:30 - 10:15 h.: ESPARRU-HITZALDIA. Nola prestatu etorkizun ezezagunerako

  • José Antonio Marina. Filosofo, idazle eta pedagogoa.

10:15 - 10:45 h.: HITZALDIA. Lanbide Heziketako Legea eta Enplegu Legea: ezarpena eta osagarritasuna

  • Clara Sanz. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Lanbide Heziketako idazkari nagusia.

10:45 - 11:15 h.: ATSEDENALDIA KAFEA

11:15 - 12:30 h.: ELKARRIZKETA-MAHAIA. Gaitasun profesionalak eta enplegu duina

  • Jorge Arévalo. Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.
  • Juan Carlos Ibarrola. LANBIDEko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.
  • Patricia Pérez-Gómez. Europako Gizarte Funtsaren talde arduraduneko burua Europako Batzordeko Enplegu eta Gizarte Politiketako Zuzendaritza Nagusian.
  • Montse Maritxalar. EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren errektoreordea.

Moderatzailea: Sara de la Rica. ISEAK fundazioko zuzendaria eta EHUko Ekonomia katedraduna.

12:30 - 13:00 h.: HITZALDIA. Lan-merkatuko politiken eta inbertsio sozialeko politiken arteko osagarritasuna, talde zaurgarriak gaitzekoa

  • María Laffaire. KSNET Knowledge Sharing Network-en ikertzailea.

13:00 - 14:30 h.: ELKARRIZKETA-MAHAIA. Lehentasunez artatu beharreko pertsonei zuzendutako programa berritzaileak eta arrakasta-ebidentziak

  • Mariel Quera. SARTU TALDEAren arreta, orientazio eta laguntza arloko koordinatzailea.
  • Pablo Núñez. KL KATEALEGAIAko zuzendari nagusia.
  • Begoña Etxebarria. NOVIA SALCEDO FUNDAZIOAren zuzendaria.
  • Izaskun Barbero. CARITASeko Enplegu eta Ekonomia Solidarioko Proiektuen Berrikuntza eta Garapeneko arduraduna: "Sendotu Aldiberean" esperientzia, baztertuak edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak.
  • Fernando Lallana. Aholkularia eta aditua giza-baliabideetan eta ekintzailetzan. +50EMPRENDE SARIEtako zuzendaria.

Moderatzailea: Sara Buesa, LANBIDEko Prestazioetako eta Inklusioko zuzendaria.

10/11/2023: “Berrikuntza enplegu-politika publikoetan”

9:00 - 9:30 h.: HITZALDIA. Enplegu Zerbitzu Publikoetako berrikuntza, eskariaren (pertsonak) eta eskaintzaren (enpresentzako zerbitzuak) ikuspegietatik

  • Juan José Torres. Kataluniako Generalitateko Enpresa eta Lan Saileko Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendaria.

9:30 - 11:00h.: ELKARRIZKETA-MAHAIA. Jardunbide egokiak eta berrikuntza enplegu-zerbitzu publikoen zorroan

  • Enplegurako orientazioa. Ana Belén García. Madrilgo Erkidegoko Enplegua Sustatzeko zuzendariorde nagusia.
  • Enplegu politika aktiboak sustatzea eta modernizatzea: COE zentroen sarea. María Antonia Agudo. SEPE - Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Aholkularitza juridiko eta erakundeekiko harremanetarako zuzendariorde nagusia.
  • Autoenplegurako eta ekintzailetzarako aholkularitza. Begoña López. Asturiasko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPEPA) zuzendari kudeatzailea.
  • Pertsona, enpresa eta erakunde enplegatzaileei aholkularitza. Alicia Gálvez. Enpresei arreta emateko arloko burua Aragoiko Enplegu Institutuan.

Moderatzailea: Francisco Pedraza. LANBIDEko zuzendari nagusia.

11:00 - 11:30 h.: ATSEDENALDIA KAFEA

11:30 - 12:00 h.: HITZALDIA. Geoekonomia, Enplegua eta Kontratu Sozial Berria

  • Manuel Muñiz. IE University-ko nazioarteko errektorea, eta irakaslea Nazioarteko Harremanetan.

12:00 - 13:15 h.: ELKARRIZKETA-MAHAIA. Emaitzak optimizatzeko eta elkarlanerako sareak integratzeko enplegu-sistemaren tresna komunak

  • Lan-historia bakarra. Jesus Mari OrdóñezLANBIDEko Laneratzeko Zerbitzuko arduraduna.
  • SENDA@ eta LEO. Big Data eta AA pertsonen zerbitzura. Federico Muñoz. SEPE - Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Estatistika eta Informazioko zuzendariorde nagusia.
  • Profilak egiteko tresna. Cesar Martín. Andaluziako Enplegu Zerbitzuko Informazioa Antolatzeko eta Tratatzeko, eta Andaluziako Lan Merkatuko Etengabeko Prospekzio Sistemako zerbitzuburua.
  • Enplegu eta Prestakuntza Behatokia. Luis Prieto. OBECAN, Kanarietako Enplegu Behatokiko arduraduna.

Moderatzailea: Javier Ramos. Instituzioen harremanetako aholkularia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailean.

13:15 - 14:15 h.: ELKARRIZKETA-MAHAIA. Enpleguaren VI. Kongresuaren ondorioak

  • Alfonso Gurpegui. Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila.
  • Elena Pérez. Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila.
  • Carlos Pereda. CONFEBASKeko Formakuntza arduraduna.
  • Arantxa Niño. UGT sindikatuko Enplegu eta Formakuntzako idazkaria.
  • Arantza Martínez. CC.OO. sindikatuko Enplegu eta Lanbide Kualifikazioetako idazkaria.

Moderatzailea: Tomás Arrieta. Lan Harremanetako Euskal Kontseiluko lehendakaria.

14:15 - 14:30 h.: CLOWNCLUSIONES

  • Virginia Imaz. Antzerki taldea Oihulari Klown.

14:30 h.: AMAIERA

  • Alfonso Gurpegui. Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila.
José Antonio Marina Torres

José Antonio Marina

Filosofo, idazle eta pedagogoa.

Clara Sanz López

Clara Sanz

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Lanbide Heziketako idazkari nagusia.

Jorge Arévalo

Jorge Arévalo

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuordea.

Juan Carlos Ibarrola

Juan Carlos Ibarrola

LANBIDEko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

Patricia Pérez-Gómez

Patricia Pérez-Gómez

Europako Batzordeko Enplegu eta Gizarte Politiketako Zuzendaritza Nagusian Europako Gizarte Funtsaren talde arduraduneko burua.

Montse Maritxalar

Montse Maritxalar

EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren errektoreordea.

Sara de la Rica

Sara de la Rica

ISEAK fundazioko zuzendaria eta EHUko Ekonomia katedraduna.

María Laffaire

María Laffaire

KSNET Knowledge Sharing Network-en ikertzailea.

Mariel Quera

Mariel Quera

Sartu Taldearen arreta, orientazio eta laguntza arloko koordinatzailea.

Gemma Scalise

Gemma Scalise

Doktorea Soziologian, Soziologia Ekonomikoko alboko irakaslea da Milan-Bicoccako Unibertsitateko Soziologiako eta Gizarte Ikerkuntzako Departamentuan.

Izaskun Rekalde

Izaskun Rekalde

Directora de la Asociación Zubietxe.

Núñez

Pablo Núñez

KL KATEALEGAIAko zuzendari nagusia.

Begoña Etxebarria

Begoña Etxebarria

NOVIA SALCEDO FUNDAZIOAren zuzendaria.

Izaskun Barbero

Izaskun Barbero

CARITASeko Enplegu eta Ekonomia Solidarioko Proiektuen Berrikuntza eta Garapeneko arduraduna: "Sendotu Aldiberean" esperientzia, baztertuak edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak.

Fernando Lallana

Fernando Lallana

Aholkularia eta aditua giza-baliabideetan eta ekintzailetzan. +50EMPRENDE SARIEtako zuzendaria.

Sara Buesa

Sara Buesa

LANBIDEko Prestazioetako eta Inklusioko zuzendaria.

Juan José Torres

Juan José Torres

Kataluniako Generalitateko Enpresa eta Lan Saileko Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari Nagusia.

Ana Belén García Martínez

Ana Belén García

Madrilgo Erkidegoko Enplegua Sustatzeko bulegoetako zuzendariorde nagusia.

María Antonia Agudo

María Antonia Agudo

SEPE - Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Aholkularitza juridiko eta erakundeekiko harremanetarako zuzendariorde nagusia.

Begoña López

Begoña López

Asturiasko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPEPA) zuzendari kudeatzailea.

Pilar Varela

Pilar Varela

Asturiasko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPEPA) zuzendari kudeatzailea.

Alicia Gálvez

Alicia Gálvez

Enpresei arreta emateko arloko burua Aragoiko Enplegu Institutuan.

Francisco Pedraza Moreno

Francisco Pedraza

LANBIDEko zuzendari nagusia.

Manuel Muñiz

Manuel Muñiz

IE University-ko nazioarteko errektorea, eta irakaslea Nazioarteko Harremanetan.

Jesús Mari Ordóñez Orzaiz

Jesús Mari Ordóñez

LANBIDEko Laneratzeko Zerbitzuko arduraduna da.

Federico Muñiz

Federico Muñiz

SEPE - Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Estatistika eta Informazioko zuzendariorde nagusia.

César Martín Núñez

César Martín

Andaluziako Enplegu Zerbitzuko Informazioa Antolatzeko eta Tratatzeko zerbitzuburua da, eta Andaluziako Lan Merkatuko Etengabeko Prospekzio Sistemako (Argos Behatokia) arduraduna.

Luis Prieto

Luis Prieto

OBECAN, Kanarietako Enplegu Behatokiko arduraduna.

Antidio Martínez de Lizarrondo

Antidio Martínez de Lizarrondo

Plangintza, Ebaluazio eta Kalitateko alorburua Nafarroako Gobernuko Enpleguaren eta Prestakuntzaren Behatokia.

José Javier Ramos

José Javier Ramos

Instituzioen harremanetako aholkularia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailean.

Alfonso Gurpegui

Alfonso Gurpegui

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Inklusioko sailburuordea.

Elena Pérez

Elena Pérez

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

Carlos Pereda

Carlos Pereda

CONFEBASKeko Formakuntza arduraduna.

Arantxa Niño

Arantxa Niño

UGT sindikatuko Enplegu eta Formakuntzako idazkaria.

Arantza Martínez

Arantza Martínez

CC.OO. sindikatuko Enplegu eta Lanbide Kualifikazioetako idazkaria.

Tomás Arrieta

Tomás Arrieta

Lan Harremanetako Euskal Kontseiluaren lehendakaria.

Joseba Zalakain

Joseba Zalakain

Eguía Careaga Fundazioko SIISeko zuzendaria 1996tik, eta bertako zuzendaria 2007tik.

Fernando Consuegra Revuelta

Fernando Consuegra Revuelta

Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Sartu Taldeko koordinatzaile nagusia.

Sara de la Rica Goiricelaya

Sara de la Rica Goiricelaya

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomiako katedraduna eta ISEAK Fundazioko zuzendaria.

María Saiz

María Saiz Santos

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko (EEB-OVE) presidentea.

Iñigo Calvo Sotomayor

Iñigo Calvo Sotomayor

Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-eko irakaslea eta ikertzailea.

José Javier Ramos

José Javier Ramos

Lanbide eraldatzeko Lan eta Enplegu Saileko aholkularia.

Fernando Fantova Azcoaga

Fernando Fantova Azcoaga

Aholkulari independentea politikaren, kudeaketaren eta esku-hartze sozialaren arloetan.

Mª José Aranguren

Mª José Aranguren

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako katedraduna.

Iñigo Arteche Hernández

Iñigo Arteche Hernández

Sektore publikoko aholkularia 1989tik IKERTALDE Grupo Consultor SA enpresan, Retail Euskal Eskolako kontseilaria.

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak bultzatuta, Enpleguari buruzko VI. Kongresua azaroaren 9an eta 10ean izango da Bilboko Euskalduna jauregian.

Euskalduna jauregia hiriaren erdi-erdian dago, Bilboko itsasadar bete-betean, Bilboko nazioarteko aireportutik minutu gutxira, eta ezin hobeki konektatuta errepidez, trenez eta itsasoz komunikazio bide nagusiekin. Gainera, oinez ere irits daiteke hiriko hotel gehienetatik.

NOLA HELDU

Oinez: Kontsultatu mapak (leiho berri batean irekitzen da)

Tranbiaz: Euskalduna geltokia / Webgunea (leiho berri batean irekitzen da)

Autobusez: Bilboko hiri barruko lineak (26-56-62) eta hiriarteko lineak / Bilbobus webgunea (leiho berri batean irekitzen da) - Bizkaibus webgunea (leiho berri batean irekitzen da)

Metroz: San Mames geltokia / Webgunea (leiho berri batean irekitzen da)

Autoz: 475 ibilgailu sartzen diren aparkalekua.

Irisgarritasun gida (leiho berri batean irekitzen da).

Antolakuntza-Idazkaritza:

Eventokia

e-maila: congresodeempleo-te@euskadi.eus
Telefonoa: 946 123 007