Enpleguaren VI. Kongresua

Hizlariak

Sara de la Rica

Sara de la Rica

ISEAK fundazioko zuzendaria eta EHUko Ekonomia katedraduna.

Gainera, Elcano Errege Institutuko aholkularitza kontseiluko eta AMETIC Hausnarketako Foroko kidea da. Ikertzaile elkartua da IZAn, Europan lan-merkatuari buruzko ikerketako erreferentzia Aholkularia da Iberdrolan, eta Garapen Jasangarriko Batzordeko lehendakaria da bertan. European Society for Population Economics-eko (ESPE) lehendakaria ere izan zen 2012an, eta Emakumearen Azterketa Ekonomikorako Batzordeko buru 2012an eta 2013an. Elkarlanean aritu da proiektu ugaritan estatuko eta Euskadiko lanari buruzko hainbat instituziorekin, baita Europako Batzordearekin ere, langabeak aktibatzeari buruzko proiektuetan. Azterlan akademiko asko argitaratu ditu, esaterako, generoaren araberako lan-ezberdintasunei, immigrazioari, pobreziari eta etorkizuneko enpleguari buruzkoak.