Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
José Antonio Marina Torres
Espainiar filosofo, idazle eta pedagogoa. Eszedentzian dagoen filosofiako katedraduna Madrilgo La Cabrera institutuan, honoris causa dokotrea Valentziako Unibertsitate Politektikoan, honoris causa doktorea Huelvako Unibertsitatean ere. Sari ugari jaso ditu bere ibilbide profesionalean.
Haren ikerketa-lanaren oinarria izan da neurologian hasten eta etikan amaitzen den adimenaren teoria bat sortzea.
Filosofia praktikoan duen interesa tarteko, hezkuntzaren, gizartearen eta enpresaren arloko hainbat proiekturi ekin die, bere lan idatzietan ikertzen eta defendatzen duenaren erakusgarri direnak. Hain zuzen, interes horretatik abiatuta jarri zuen abian Hezkuntza Mobilizazioko mugimendua, eta horrexegatik da Gurasoen Unibertsitatea fundazioko lehendakari, besteak beste Centauro proiektua barnean hartzen duen proiektu multzo bat. Fundazioak beste hainbat proiektu ere abiarazi ditu, hala nola Energía Creadora aldizkaria eta Universo UP. Marina, gainera, Berrikuntzako eta Hezkuntza Dinamiketako Ikastetxeko zuzendaria ere bada.
Zuzendaria da Adimen Exekutiboari eta Hezkuntzari buruzko Antonio Nebrija Unibertsitateko katedran, talentua sortzeko modua ikertzeko. Alcohol y Sociedad fundazioko batzorde zientifikoko zuzendaria da.
Azken urteotan, konbertitu egin da. Filosofian, neurologian, hizkuntzalaritzan eta psikologian murgilduta egon ondoren, sinetsita dago giza kontuak ulertzeko ezinbestekoa dela haien historia ezagutzea, azken finean gizateriaren esperientzia praktikoa baita. Gure datu base funtsezkoena. «Beraz, bertara onbihurtu berria naiz. Gezurra. Esperientzia historikoa baliatzeko modu batera bihurtu naiz, historia panoptikotik ikustera. Akademikoago esateko, “kulturen bilakaeraren zientzia” deituko nioke. Uste dut oraina ulertzeko aukera ematen digula, eta etorkizunerako erabaki egokiak hartzeko. Halaber, uste dut hezkuntzako maila guztietan oinarrizko ikasgai izan beharko lukeela. Azkenik, nire ustez, sareen azalekotasunetik libratzen gaitu, orainaren harrokeriatik, eta ebidentzien beraien hordikeriatik».