Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
Begoña López
Asturiasko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPEPA) zuzendari kudeatzailea.
Begoña López Soziologian lizentziaduna da, Ikerketa sozial aplikatuan eta Datuen analisian espezialista, eta doktore ere bada soziologian. African Political Economy ikasketak eta Zuzendaritza publikoko eta Lidergo instituzionaleko masterra ere egina du.
2007an soziologo-lanetan hasi zen Asturiasko Printzerriko Administrazioan. 2013. urtera arte Asturiasko Printzerriko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko Analisi Soziologikoaren arloko arduraduna izan da. Halaber, 2010etik 2012ra bitarte irakasle elkartua izan da Oviedoko Unibertsitatean, eta 2018tik 2023ra, berriz, Gizarte Zerbitzuen Asturiasko Behatokiaren arduraduna.