Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
María Antonia Agudo
SEPE - Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Aholkularitza juridiko eta erakundeekiko harremanetarako zuzendariorde nagusia.
Zuzenbidean lizentziatua Madrilgo UNIBERTSITATE AUTONOMOAN eta Administrazio Publikoko Nazioarteko Diploma (ÉCOLE NATIONALE D´ ADMINISTRATION, Paris-Frantzia).
Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Mailako Kidegoko kidea eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko kidea.
2018ko martxotik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Erakunde Harremanen eta Laguntza Juridikoaren zuzendariorde nagusia da.
2012tik 2017ra, Enplegu eta Gizarte Segurantzako kontseilaria izan zen, eta 2011tik 2012ra, Osasun eta Kontsumoko kontseilaria, bi karguak Espainiak Europar Batasunean duen Ordezkaritza Iraunkorrean.
2008tik 2011ra, Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiaren Laguntza Unitatean eta Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioko Idazkariordearen Kabinetean aritu zen.
2000tik 2008ra, Ogasun Saileko Ondarearen zuzendari nagusia izan zen, eta 1997tik 2000ra, Madrilgo Formakuntzarako Institutuko zuzendari nagusia eta Enplegu Saileko Formakuntza Agentziako kudeatzailea. Bi karguak Madrilgo Erkidegoan.
1994tik 1996ra, Enpleguko Institutu Nazionaleko (INEM) formakuntza okupazionalaren kudeaketarako zuzendariorde nagusia izan zen.