Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
Mariel Quera Morales
Sartu Taldearen arreta, orientazio eta laguntza arloko koordinatzailea
Gizarte Lanean graduatua, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko EHUko Masterra, UNEDeko Osasun Mental Komunitarioko Aditua, eta hainbat prestakuntza gizarteratzearen eta laneratzearen, akonpainamenduaren eta feminismoaren arloan 1992tik gaur egun arte.
30 urte baino gehiagoko esperientzia du gizarteratze arloan, eta banaka, taldeka zein komunitatean egiten ditu esku hartzeak: 1992-2000 urteetan, kalean dauden pertsonekin Bartzelonan, eta 2000tik aurrera Sartu Taldean, desabantaila egoeran dauden pertsonei arreta ematen espezializatutako hainbat gizarteratze programa eta zerbitzu garatzen eta koordinatzen: gizarteratze programak Arabako landa eremuan, enplegu zentroak eta orientazio orokor eta espezializatua Lanbideren zentro laguntzaile gisa; Emakumeekin esku hartzeko programa espezifikoak bideratzeko gizarte zerbitzua.