Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
Begoña Etxebarria
Lizentziaduna Zientzia Politikoetan eta Soziologian (Deustuko Unibertsitatea, 1984). Bere lan-ibilbide osoa gazteen enplegagarritasuna hobetzeko xedea duen Novia Salcedo fundazioari lotuta egin du, eta bertako zuzendaria da 1987tik.
Ibilbide horretan, kudeaketaren arloan eta fundazioaren jardunaren berezko arloetan espezializatu da, esaterako: EFQM kudeaketa-eredua (1995), pentsamendu sistemikoa eta prospektiba (Bilbao Metropoli 30-Prospektiker- Michel Godet, 2005), eta eskualdeko eta enpresako lehiakortasuneko mikroekonomia- MOC (Harvard- Deustuko Unibertsitatea, 2007).
Haren curriculumak eta lanbide-prestakuntzak aukera eman dio gazteek beren hazkunde pertsonal eta profesionalerako gaitasuna hobetzeko lan egitea, baita Nazio Batuen garapen jasangarriko helburuak erdiesteko enpresek eta lurraldeek duten garrantzia ulertzeko ere.