Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
Tomás Arrieta
Lizentziaduna Zuzenbidean eta diplomaduna espezialitate juridiko-ekonomikoan, Deustuko Unibertsitatean. Abokatua da, eta eszedentzian dagoen funtzionarioa, Gizarte Segurantzako Administrazioaren Letraduen Kidegoan. Bere jarduna batik bat lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurantzarenaren eremuan egin izan du. Arbitro moduan sartu zen PRECOn (Lan Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbide arteko Euskal Akordio) 1990ean. 2002an, Lan Harremanetako Euskal Kontseiluan sartu zen, idazkari nagusi moduan, eta 2008tik gaur arte bertako lehendakaria izan da. Irakasle laguntzailea da Deustuko Unibertsitatearen Deusto Business Schoolen, lan-harremanen eta negoziazio kolektiboko arloan.