Enpleguaren VI. Kongresua

Hizlariak

Juan José Torres López

Juan José Torres López

Lizentziaduna Zuzenbidean (Bartzelonako Unibertsitatea, 1995), diplomaduna Aholkularitza Finantzarioan eta Banku Zuzendaritzan (Institut d’Estudis Financers, 2006), masterra Giza Eskubideetan, Demokrazian eta Globalizazioan, giza-eskubideetan eta enpresan espezializatua (Universitat Oberta de Catalunya, 2020), eta, egun, doktoregaia Zuzenbidean (Universitat Rovira i Virgili).

1988 eta 2008 artean Caixa Catalunyan lan egin zuen, hainbat zeregin eta ardurarekin. 2011tik 2014ra Catalunya Caixa taldeko Ondare Arloko zuzendaria izan zen, eta, bertan, entitatearen alokairu sozialeko programa garatzen parte hartu zuen, besteak beste; 2014 eta 2016 artean, aldiz, abokatu eta kanpoko aholkulari gisa aritu zen taldeko higiezinen filialeko Batzorde Sozialean, etxebizitza sozialaren eremuan aholku ematen.

2016tik 2021eko ekainera arte Justizia Saileko Birgizarteratzeko Ekimen Zentroko zuzendari nagusia izan da, eta egun zuzendari nagusia da Kataluniako Generalitateko Enpresa eta Lan Saileko Enplegu Zerbitzu Publikoan.