Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
Montse Maritxalar Anglada
EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren errektoreordea.
UPV/EHUren Donostiako Informatika Fakultatean lizentziatu eta doktoratu zen. 2021etik, UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea da. 2017tik 2021era, UPV/EHUko Ikasleen zuzendaria izan zen. Gainera, Informatika Fakultateko Antolakuntza Akademikoko dekanordea izan zen, 2011tik 2014ra, eta Informatika Ingeniaritza tituluaren koordinatzailea, 2014tik 2017ra. 40 ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu du, estatuan eta Europan, eta enpresa edo erakundeekin eginiko hainbat kontratutan.
Era berean, Euskara Ingurune Digitalean Sustatzeko Batzorde Bereziko kide izan da, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordean, 2015 eta 2020 artean, bai eta Espainiako Estatuaren ordezkarietako bat ere European Network for Combining Language Learning with Crowdsourcing Techniques cost action ikerketa sarean, 2016 eta 2021 artean.