Enpleguaren VI. Kongresua

Hizlariak

Jesús Mari Ordóñez Orzaiz

Jesús Mari Ordóñez Orzaiz

Informatikan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Enpresen Kudeaketa eta Administrazioko diplomaduna Enpresen Kudeaketako Europako Eskolan.

Gaur egun, Lanbideko Laneratzeko Zerbitzuko arduraduna da.

Hainbat Enpleguko Zentro Berezitako kudeatzailea izan da (1991-1999), Euskadiko ONCEren lurralde ordezkaritzako informatikako teknikaria ere bai (1989-1991) eta informatikako arduraduna Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailean (1987-1989).

Europar Batasunaren hainbat lankidetza-misiotan parte hartu du, aditu gisa, Tunisian (TUNISIAREN, ESPAINIAREN ETA ALEMANIAREN ARTEKO SENIDETZE-PROIEKTUA: DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO LAGUNTZA) eta Uruguain (Lan Orientazioko Zerbitzu Sistema Nazionala ezartzeko instituzioen arteko koordinazioa indartzea).

Enpleguaren eta desgaitasunaren eremuan, Europako hainbat HORIZON proiektutan parte hartu zuen 90eko hamarkadan.

Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaria Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sisteman (SISPE).