Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
Izaskun Barbero
Caritaseko Enplegu eta Ekonomia Solidarioko Proiektuen Berrikuntza eta Garapeneko arduraduna: "Sendotu Aldiberean" esperientzia, baztertuak edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak.
Duela 8 urtetik prestakuntzako, lanaren aurreko eta enpresetako laneratze eta ekonomia sozialeko proiektuak diseinatzen, kudeatzen eta ebaluatzen ditu, esklusio-egoeran dauden edo zaurgarritasun handia duten kolektiboei bideratuak; horietako batzuk Euskadiko eragiketa-planaren barruan daude, Sendotu Aldiberean entitate-multzoaren esparruan, hau da, esklusio-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako gizarteratze- eta laneratze-proiektu integratuan. Aurretik, 17 urtez jardun zuen antolakunde publikoetako eta hirugarren sektorekoetako proiektu sozial eta esperimentaletan, eta hainbat argitalpen ditu alor horretan. Plangintza estrategikoko, kalitateko eta proiektuak sortzeko prestatzailea da, eta lan-ibilbidea gizarte- eta lan-orientatzaile lanetan hasi zuen.