Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
Clara Sanz López
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Lanbide Heziketako idazkari nagusia.
Clara Sanz López Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Lanbide Heziketako idazkari nagusia da 2020ko urtarriletik. Aurretik, MEFPren Lanbide Heziketako zuzendari nagusia izan zen, 2018ko uztailaz geroztik. Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoko kidea da eta lanpostu ugaritan aritu da autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioetan eta Estatuko administrazio orokorrean. Elkarlanean aritu da nazioarteko erakundeekin, lanbide orientazioko eta hezkuntza politiketako aditu gisa. Gainera, Espainiako estatuko zenbait erakunde eta unibertsitateren proiektuetan lan egin du. Hainbat argitalpenen egilea da, orientazio akademiko eta profesionalari, Lanbide Heziketari, hezkuntza sistemei eta hezkuntza politika publikoen ebaluazioari buruzkoak. Clara Sanz Historia Modernoan eta Garaikidean lizentziatu zen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Orientazio Profesionaleko master bat ikasi zuen. Halaber, Magisteritzan diplomatu zen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Jaso dituen aintzatespenen artean, nabarmentzekoak dira Defentsa Ministerioaren Merezimendu Militarraren Gurutze Handia (bereizgarri zuria), 2020an, eta Lider Berritzaileen Top100 Rankingaren Talentua eta Berrikuntza Bultzatzeagatiko Ohorezko Saria, 2022an eta 2023ko irailean, Poliziaren Merituaren Gurutzea eman zioten, Barne Ministerioaren bereizgarri zuriarekin.