Enpleguaren VI. Kongresua

Hizlariak

Antidio Martínez de Lizarrondo

Antidio Martínez de Lizarrondo

Plangintza, Ebaluazio eta Kalitateko alorburua Nafarroako Gobernuko Enpleguaren eta Prestakuntzaren Behatokia.

Diplomaduna Gizarte Langintzan, lizentziaduna Soziologian eta doktorea Gizarte Langintzan, NUPen (Doktoretzako sari berezia Giza eta Gizarte Zientzietan). Horrez gain, aditua da Politika Publikoen Ebaluazioan (Sevillako Unibertsitatea, 2017), eta Berrikuntza Sozialerako Ekonomian, Kudeaketan eta Teknologian (Alcaláko Unibertsitatea, 2021).

Irakasle elkartua da NUPen, 2008tik. Iruñeko Udaleko (gizarte-langilea) eta Nafarroako Gobernuko (soziologoa) funtzionarioa da. 2009tik 2015era Nafarroako Gobernuko Immigrazioaren Behatokia kudeatu zuen, eta 2015etik 2020ra Gizarte Errealitatearen Behatoki Zerbitzuko zuzendaria izan zen. 2020ko abendutik Gizarte Eskubideetako Departamentuko Plangintza, Ebaluazio eta Kalitateko alorburua da.

Eremu akademikoan, bere lanak eta ikerketa-ildoak gizarte-inklusioko prozesuen analisian (enplegua, etxebizitza, pobrezia eta ezberdinkeria), etorkinentzako integrazio-politiketan eta politika publikoen ebaluazioan oinarritzen dira. Gai horien inguruan hainbat aldizkari zientifikotan eta liburutan argitalpenak egin izan ditu.