Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
César Martín Núñez
Gaur egun, Andaluziako Enplegu Zerbitzuko Informazioa Antolatzeko eta Tratatzeko zerbitzuburua da, eta Andaluziako Lan Merkatuko Etengabeko Prospekzio Sistemako (Argos Behatokia) arduraduna ere bai. Ekonomian lizentziaduna da (Sevillako Unibertsitatea), eta unibertsitate-masterra du Estatistika Publikoan, hori ere Sevillako Unibertsitatekoa. Andaluziako Juntako Estatistikako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko funtzionarioa da 2006ko urritik, eta bere ibilbide profesionala lehen urteetan Andaluziako Estatistika eta Kartografia Institutuan eman zuen, lan-merkatuko estatistikak aztertzen eta sortzen, Andaluziako hiruhilekoko eta urteko eskualdeetako kontabilitatean, instituzioetako kontabilitateko input-output esparruan eta matrizeetan, besteak beste etxeetakoetan. 2011an, Andaluziako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Bitartekaritza Zerbitzuko burutza hartu zuen, eta 2021era arte lanean jardun da enplegurako bitartekaritzan eta enpleguko zerbitzu publikoetako enpresen zerbitzu-ereduan. Halaber, Andaluziako Enplegu Zerbitzura heldu zenetik Andaluziako Lan Merkatuko Etengabeko Prospekzio Zerbitzuko (Argos Behatokia) arduraduna izan da, baita Eures sareko Andaluziako arduraduna ere. 2021ean, Andaluziako Enplegu Zerbitzuko Informazioa Antolatzeko eta Tratatzeko Zerbitzuko buru bihurtu zen. Egun oraindik bertan dago, zerbitzu sortu berrian, Andaluziako Enplegu Zerbitzua orain murgilduta dagoen bi eraldaketa-proiektuei laguntzeko egitura den horretan. Haren xede nagusia da kudeaketa integraleko eredu berri bat garatzea eta enplegu-eskatzaileen profil estatistikoak egiteko tresnak garatzea, data lead edo data driven antolakuntzarantz jotzeko prozesuetako zutabe oinarrizko gisa, besteak beste.