Enpleguaren VI. Kongresua

Hizlariak

Pilar Varela

Pilar Varela

Asturiasko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPEPA) zuzendari kudeatzailea.

Diplomaduna Irakasle ikasketetan eta lizentziaduna Pedagogian, Oviedoko Unibertsitatea.

1981 eta 1987 artean, hainbat erantzukizun izan zituen Espainiako Langile Kristau Gazterian (JOCE) Asturiasen eta Kantabrian, eta gazte-antolakunde horretako estatuko lehendakari izan zen 1984 eta 1987 artean.

1987 eta 1992 bitarte, hainbat lan egin ditu Europako Batzorderako, gazteentzako enplegu-ekimenei eta -programei lotuta. Zeregin hori Proempleo kooperatibako bazkide moduan egin zuen; Madrilgo entitate hori espezializatua baitago gazteentzako enplegu- eta laneratze-gaietan.

1992tik 1999ra Prestakuntzako zuzendari izan zen Nalon haraneko Teknologia Hirian, eta Ekintzailetzako Kulturako hainbat programaren zuzendari izan zen.

1999tik 2007ra Ekonomia Sustapeneko eta Ogasuneko zinegotzia izan zen Avilésko Udalean.

2007 eta 2015 artean Avilésko Udaleko alkate ere izan zen.

2015eko uztailaren 28tik 2019ko uztailaren 25era Asturiasko Printzerriko Gobernuko Gizarte Zerbitzu eta Eskubideetako kontseilaria izan zen.