Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
Alfonso Gurpegui
Jardun profesional eta zuzendaritza-jardun luzea izan du enpleguari, inklusioari eta gizarte-zerbitzuei lotuta, azken 35 urteotan. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Inklusioko sailburuordea da, eta, aurretik, Enplegu eta Inklusioko zuzendaria izan zen. Halaber, aurretik, Gizarte Gaietako sailburuordea eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria izan zen. Espazio Publikoa, Ekologia eta Festa Ospakizunetarako zinegotzi ordezkaria izan zen Donostiako Udalean, Enplegu Saileko proiektu eta programa transbertsalen arduraduna, eta Bidasoko Garapen Agentziako Enplegu eta Gizarte Berrikuntzako sailburua ere bai. Herritarrekiko Harremanetako eta Gizarte Zerbitzuetako alorreko zuzendari profesionala Irungo Udalean, Bidasoko Garapen Agentziako Enplegu eta Prestakuntza saileko zuzendari profesionala, eta Irungo eta Eibarko udaletan lantegi-eskolako zuzendari profesionala.