Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak
Carlos Pereda
CONFEBASKeko Formakuntza arduraduna.
Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Giza Baliabideak eta Pertsonen Kudeaketa masterra UPV/EHUn. 1998an hasi zuen ibilbide profesionala, Hobetuz - Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioan. 1999an, CONFEBASK Euskal Enpresarien Konfederakuntzan hasi zen lanean, eta ia 25 urte daramatza Euskadin Lanbide Heziketa Duala ezartzeko lanean eta euskal enpresen enplegu eta kualifikazio beharren azterketan. 2010etik 2014ra, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kidea izan zen. 2011. urteaz geroztik, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kidea da.
Gaur egun, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluko eta Euskadiko Eskola Kontseiluko kidea ere bada, euskal enpresen ordezkari gisa. Iraganean, mugikortasun programen (Leonardo da Vinci, Erasmus+) kudeaketan laguntzen aritu da.