Enpleguaren VI. Kongresua

Hizlariak

Sara Buesa

Sara Buesa

Doktorea Psikologian, Deustuko Unibertsitatea (Bilbo). Gaur egun Prestazioetako eta Inklusioko zuzendaria da Lanbiden.

Karrerako funtzionarioa Gasteizko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan, 2008tik. 2015 eta 2021 artean, Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako zuzendaria izan zen. Aurreko prestakuntza eta ibilbide profesionala egoera traumatikoak bizi izan dituztenentzako laguntza psikologikoan eta lagun egitean oinarritu zen, bereziki bikote-harremanetan indarkeria jasan duten emakumeei lotuta, eta arlo horretan esku-hartzea, ikerkuntza eta irakaskuntza bateratu ditu. Clara Campoamor elkarteko psikologoa, baita Arabako Delituen Biktimei Laguntzeko Zerbitzuan ere, 2004tik 2008ra.