2023 Enpleguaren VI. Kongresua
Batzorde zientifikoa
Iñigo Calvo Sotomayor
Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-eko irakaslea eta ikertzailea da, bai eta BoletÃn de Estudios Económicos aldizkari akademikoko koeditore nagusia ere. Maila zientifikoan, liburuetako kapituluak eta artikuluak argitaratu ditu nazioartean, eta bere ikerketa estrategiaren eta zahartzearen ekonomiaren gaietan oinarritu du. Gainera, irakasle bisitaria da Czech University of Life Sciences-en (Txekiar Errepublika) eta University of Belgrad-en (Serbia), eta bere jarduera akademikoa enpresentzako eta erakundeentzako transferentzia- eta aholkularitza-proiektuekin uztartzen du. 2014tik BBK Banku Fundazioaren Patronatuko kide da, Ikuskaritza Batzordeko eta Inbertsio Batzordeko kide. 2017an Marshall Memorial Fellow izendatu zuten. Aldizka argitaratzen du nazioko zein nazioarteko komunikabideetan, El PaÃs, El Diario Vasco edo The New York Times egunkarietan, besteak beste.