2023 Enpleguaren VI. Kongresua
Batzorde zientifikoa
Iñigo Arteche Hern´ndez
Sektore publikoko aholkularia da 1989tik IKERTALDE Grupo Consultor SAn, eta hainbat erantzukizun izan ditu bertan; gaur egun, kontseilari delegatua da eta, bertatik, hainbat ekimen dinamizatu ditu (GPI Consultores-eko zuzendaria, CIDECeko presidenteordea). Administrazioaren maila instituzional desberdinetarako (tokikoa, eskualdekoa eta estatukoa) proiektuetan parte hartu du, eta zuzendu ere egin ditu, bai Espainian, bai Latinoamerikan; Behaketa eta Analisia zerbitzuetan eta Estrategia Instituzionala eta Politika Publikoen Ebaluazioan aritu da. Bere jarduera-ibilbidearen zati handi bat lan-merkatuaren, enpleguaren eta lanbide-heziketaren esparruari lotu zaio; etengabe aritzen da euskal administrazioarekin lankidetzan, eta hainbat autonomia erkidegotako gobernuetako enplegu-sailekin, SEPErekin eta FUNDAErekin garatu ditu proiektuak; izan ere, hainbat ebaluazio eta azterlan egin ditu horientzat.