Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea

Sarrera | Ibilbidea irudietan

Laño

  • Lañoko haitzuloak hondeaketa artifizialak dira. “Goba” izenarekin ere ezagunak dira eta Erdi Aroan eremutarren egoitzak izan ziren, hau da, monje eta ermitauen bizitokiak.

    Lañoko haitzuloak

    Lañon guztira hamaikahaitzulo artifizial daude, eta haien artean eremutarren gune bat. Denboraren poderioz higadurak eta luiziek haitzulo batzuk hondatu dituzten arren, gune horren harpeetako batean aldare bat dago horman zulatua

    Beste haitzuloetako batean santuen izenez eta kristau-sinbologiaren inguruko marrazkiez osaturiko graffitiak ikus daitezke. Eta lurrean, hainbat hilobi.