Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea

Sarrera | Ibilbidea irudietan

Ondarroa

  • Andra Mari eliza Ondarroako eraikin nabarmenetakoa da, 1480. urte inguruan eraikia. Estilo gotikokoa da, nahiz eta historian zehar hainbat aldaketa izan. Elizak bereizgarri bitxi bat baino gehiago ditu, adibidez: itsasontziak gordetzeko “upelategi” izeneko toki bereziak, arku batzuetan sustengatzen den terrazamendu-sistema batez osatuak; animalien irudiez hornitutako xurrutarriak eta “kortxeleko mamuak” izenekoak. Horietaz gainera, azpimarratzekoa da balkoi baten itxuran Erdi Aroko gorte bat irudikatzen duen eskultura-multzoa.
  • Ondarroako Parte Zaharrean Erdi Aroko kale ezin estuagoak aurkituko ditugu.
  • Zubizaharra,
    Ondarroako Zubizaharra


    Artibai ibaia zeharkatzeko eraiki zen. Eraikuntza erromanikoa da eta hainbat aldiz berreraiki behar izan da.


  • Zubi horren ondoan Arrantzaleen Kofradia dago,
    Ondarroako portua


    1920.urtekoa, eta bertan arrain-merkatua. Gaur egun ere “marinel-giroa” erraz suma daiteke, herriko arrantzaleak arrain-lonjetan lanean ari direla. Ondarroan tradizionalki baxurako arrantza egiten bazen ere, 1940. urte ezkeroztik alturakoa asko hazi da, duela gutxi arteko arrantza-krisia iritsi arte.