Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea

Sarrera | Ibilbidea irudietan

Ziortza

XIII. mendean jada aipatzen ziren Gaztela Bizkaiko portuekin lotzen zuten bideak, handik gero produkzioa atzerriko herrialdeetara eramateko. Hemengo bide hau Urkiolatik sartzen zen Bizkaian, eta gero hiru adarretan banatzen zen: Lekeitio, Ondarroa eta Bermeo. Bermeoko hori da, hain zuzen, ardoa eta arraina merkaturatzeko erabiltzen zena.

Ziortza kolejiatara Bolibarretik iristeko, XIX. mendean berreraikitako galtzada bat ibili behar da (Bolibar da Amerikako burujabetasunaren aldeko Simón Bolívar buruzagi eta Venezuelako askatzailearen arbasoen sorlekua). Historia eta arte aldetik balio handiko tokia dugu. Besteak beste, bertako eliza gotikoa bisita daiteke, bai eta kaperak eta Errenazimentuko klaustroa ere, handik gerokoa baita, erretaula plateresko zoragarri batekin.


Kondairak dioenez, arrano batek burezur bat bota zuen tokian altxatu zuten kolejiata. Sarrerako harri batean zizelkatutako irudiak halaxe gogorarazten digu.
Kolejiata ezaguna da, bestalde, erromesentzako ospitale bat zuelako, Bizkaitik Done Jakue bidean Gernikarantz zihoazela bertan ostatu hartzeko (Iparraldeko adarra edo “Kostako Bidea” deritzona).