Urkiolako santutegia.Kultura eta historia aldetik interes handia duen tokian dago kokatua, Urkiolako Parke Naturalaren erdigunean. Parkeak izena santutegiari eta bertako mendateari zor die, hain zuzen ere. Santutegiaren inguruan honako tokiak bisita daitezke:
Antonio Paduakoaren eta Anton Abadearen eliza, Kristo Santuaren eta Santa Apoloniaren santutxoak –azken hori sendatzeko ur-iturburu batean–, Urkiolako benta zaharra, eta inguruko herritarrak hornitzen zuen eta berriki zaharberritu den elurzuloa. Hiru gurutzetarainoko pasealekua ere guztiz gomendagarria da.