Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea

Sarrera | Ibilbidea irudietan

Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz


Vitoria-Gasteiz Arabako Lautadako hiri nagusia da, Erdi Aroa ezkeroztik toki giltzarria, bai komunikabideei begira bai merkataritzari begira.


Alfontso VIII.ak 1200. urtean konkistatu zuenez geroztik, hiria goraka hasi zen merkataritzaren alorrean. Ordura arte gotorleku militar moduan soilik hartua zegoen.


1202. urtean sute batek hirigunea suntsitu zuen, baina berehala berreraiki zuten Erdi Aroko burguen ereduari jarraituta. Hirigunea handituz zihoan kalerik kale, tokian tokiko gremioen izendapenak hartzen zituztela (Hedegile, Errementari, Zapatagile, Aiztogile, Pintore…). Gaur egun ere kaleok Gasteizko hirigune zaharraren muina dira

  • Santa Maria katedrala.Alde Zaharraren erpinean dago. Zaharberritze-lanetan murgilduta dagoenez, ibilbide gidatuak antolatu dira monumentua balioesteko prozedura oso-osoa nola gauzatzen ari den erakusteko. Beste eraikin interesgarri batzuk ere badira: Andatarren dorrea, Doña Otxandaren dorrea eta beste jauregi batzuk.
  • Gasteizko hirigune historikoa Euskal Herriko aberatsena da, ikuspegi artistikotik begiratuta.
  • Estibalizko Santutegia Hiritik gertu dago. Arabako zaindariaren omenez egindako eliza erromanikoa da.
    Estibalizko Santutegia

    Ama Birjinaren XII. mendeko tailua du, behin baino gehiagotan zaharberritu dena, baina jatorrizko polikromiaren zati bati eusten diona.
    Estibalitz hitzaren jatorrian Aestivalis egon liteke, alegia erromatarren ‘lursail’ edo fundus. Sortze beretik bilera-leku garrantzitsua izan da. Gaur egun ere eliztar andana biltzen da toki honetara Arabako Ama zaindariaren egunean. Horretaz gainera, Batzar Nagusietako burua izaten zen, gotzainak, nobleek eta nekazariek agintari zibil eta militarrak aukeratu behar izaten zituztenean; eta egun horretan prozesioan ateratzen zuten.