Sevigné-ko markesa
(Jaiotza izenaz Marie de Rabutin-Chantal). Frantses idazlea (Paris, 1626 - Grignango gaztelua, 1696). 1644. urtean Sevigné-ko kondearekin ezkondu zen baina hura hil egin zen 1651. urtean duelo baten ondorioz. Alargun geratu zenean bere bi seme-alaben heziketaz arduratu zen. 1669. urtean alaba Françoise-Marguerite ezkondu zen eta Proventzara joan zen bizitzera senarrarekin. Handik aurrera etengabeko gutun harremanak izan zituen alabarekin 20 urtez eta Luis XIV.aren garaiko Versailleseko gorteko bizitzaren deskribapen zehatza egiten zion amak alabari. XIX. mendean argitaratu ziren lehenengoz gutun guztiak.
- Severnaia Zemlia
- Severo Alexandro
- Severo
- Severodvinsk
- Seveso
- Sevigné-ko markesa
- Sevilla
- Sevilla
- Sèvres
- Sèvres-Deux
- Sex Pistols