Sèvres
Frantziako iparraldeko hiria, Hauts-de-Seineko departamenduan (Ile-de-France), Sena ibaiaren ertzean, Saint Cloud parkearen (iparraldean) eta Meudongo basoaren (hegoaldean) artean. 21.296 biztanle. Zeramikagintza da ekonomia jarduera nagusia. Oso ezagunak dira bertan egiten diren portzelanak. Aipagarriak dira, bestalde, Saint-Romain eliza (XII-XIII-XVII. m.), XVIII. mendeko udaletxea eta Zeramikako museo nazionala. v Sèvresko hitzarmena. 1920. urtean, Lehen Mundu Gerran jardun zuten estatu aliatuek eta Turkiak izenpetu zuten hitzarmena. Haren arabera, Turkiak Europako lur guztiak galdu zituen, Konstantinopla aldea izan ezik, eta Greziak hartu zuen beretzat Izmir edo Esmirna aldeko lurradea. Lausanako itunak (1923) berretsi zuen hitzarmen hura, eta greziarrek bost urte geroago utzi behar izan zuten Izmir, greziarren eta turkiarren arteko gerraren ondoren.