Italiako iparraldeko hiria, Milango hiritik hurbil (Lonbardia). 17.424 biztanle. 1976. urtean ICMESA kimika industrian gas pozoitsuko ihesaldi bat izan zen eta kalte larriak eragin zituen inguruko biztanleengan, landaredian eta abere-animaliengan. Erabat kutsatu ziren laborantzarako sailak.