Severnaia Zemlia
(Eusk. “Iparraldeko Lurraldea”). Errusiako ipar-ekialdeko uhartedia (Krasnoiarsk-eko lurraldea), Ozeano Artikoan, Siberiako Taïmyr penintsularen iparraldean, Kara eta Laptev itsasoen artean. 37.600 km2 guztira. Oktyabrskoy Revolyutsi Ostrof (14.200 km2), Bolshevik (11.500 km2), Komsomolets (9.000 km2) eta Pioner (1.550 km2) dira uharte handienak. Izoztua egoten dira urte osoan bi hilabetez izan ezik, eta bertan ez da inor bizi. Metereologia behatokiak daude. 1913. urtean aurkitu zituzten eta 1930-1932 urteetan esploratu.