Sèvres-Deux
Frantziako mendebaleko departamendua [79], Atlantikoaren ertzean (Poitou-Charentes). 5.999 km2 eta 343.000 biztanle. Prefetura hiria, Niort. Suprefetura hiriak, Bressuire eta Parthenay. Garaiera txikiko ordokiak hartzen du lurraldearen iparraldea eta ordoki zelaiak hegoaldea. Laborantza (garia, garagarra, mahatsa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industria (tresneria mekanikoak, zapatagintza, ehungintza, zurgintza, janari industria) hiri nagusietan baizik ez dago.