Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Severo

(Lat. Flavius Valerius Severus). Erromako enperadorea 306-307 urteetan (Iliria, ? - Erroma, 307). 305. urtean Dioclezianok kargua utzi zuenean Galeriok zesar izendarazi zuen Severo eta 306. urtean, Konstantzio Kloro hil zenean, Erromako enperadore bihurtu zen. Majentzioren aurka borrokatzeko gertu zen baina soldaduek bakarrik utzi zuten, atxilotu zuten gero eta hiltzera kondenatu zuten azkenik.