Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sevilla

Espainiako hegoaldeko probintzia, Andaluziako Autonomia Erkidegoaren mendebalean. Mugak: iparraldean, Badajoz; ipar-ekialdean, Kordoba; hego-ekialdean, Malaga; hegoaldean, Cadiz; mendebalean, Huelva. 14.001 km2 eta 1.550.492 biztanle. Hiriburua, Sevilla. Hiri nagusiak: Ecija, Alcala de Guadaira, Dos Hermanas, Utrera eta Moron de la Frontera. v Orografia eta hidrografia. Guadalquivir ibaiaren haranak hartzen du ia probintzia osoa. Probintziaren iparraldean daude gailur nagusiak, Sierra Morena medikatean hain zuzen (Hamapega, 907 m; Gibarrayo, 746 m). Hego-mendebaleko muturrean padura zabal bat dago. Ordoki zabal batek hartzen du lurraldearen gainerako zatia. v Ekonomia. Laborantza (kotoia, arroza, olibondoak, azukre kanabera, garia, garagarra, mahatsa, artoa, barazkiak, bazka landareak) eta abere hazkuntza (zaldi, zezen eta behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industria hiri nagusietan baizik ez dago.