Sánchez Coello, Alonso
Espainiar pintorea (Benifayo, 1531 - Madril, 1588). Flandesera joan zen 1550. urtean Antonio Moro pintorearekin ikastera, eta 1555. urtetik aurrera Gaztelan lan egin zuen Filipe II.aren zerbitzura. Erlijio gaiak eta erretratuak pintatu zituen, batez ere, italiar eta flandestar arteen moldeei jarraituz. Obra nagusiak: Santa Katalinaren ezkontza mistikoak (1578), El Escorial-go elizako Santu bikoteak (1580-1582), San Sebastian (1582), eta erretratuak batez ere, horien artean Filipe II.a eta Karlos printzea. Madril, Viena, Brusela, Dublin eta Londresko museoetan daude ikusgai haren obrarik aipagarrienak.