Sánchez Borbón, Guillermo
Panamar idazlea (Bocas del Toro, 1924). Tristán Solarte ezizenaz idazten du. Panaman irakurle gehien erakartzen dituen kazetaria da. Poesia eta eleberriak ere idazten ditu, eta horietan heriotzaren, maitasunaren eta mitoaren sekretuak aztertzen ditu. Bere poesian ñabardura filosofikoak dira nagusi, eta izugarrizko kultura aberastasuna darie. Elezaharretako mitoak dira bere poesia askoren oinarri, eta baita bere eleberri ospetsuenarenak ere: El ahogado (Itoa). Sánchez Borbónen lan nagusiak dira: Voces y paisaje de vida y muerte (1950, Bizitza eta heriotzako ahotsak eta paisaia) eta Evocaciones (1950, Oroitzapenak) poesia lanak; Confesiones de un magistrado eleberria (1968, Magistratu baten aitorpenak), eta Aproximación poética a la muerte y otros poemas (1973, Hurbilpen poetikoa heriotzara eta beste poema batzuk).