Sánchez de Zavala, Víctor
Nafar filosofoa (Iruñea, 1926 - 1996). Hizkuntzaren psikologiaren inguruan lan egin zuen batez ere. Hauek dira idatzi zituen lan nagusiak: Enseñar y aprender (1965, Irakatsi eta ikasi), Hacia una epistemología del lenguaje (1972, Hizkuntzaren epistemologia baterantz), Indagaciones praxiológicas sobre la actividad lingüística (1973, Hizkuntz jarduerari buruzko ikerketa praxiologikoak) eta Funcionalismo estructural y generativismo (1982, Funtzionalismo estrukturala eta generatibismoa).