Sánchez Cárdenas, Francisco
Panamar politikaria eta sendagilea (Panama, 1942). Medikuntza eta kirurgian lizentziatu zen. Gainera, neurokirurgiako ikasketak egin zituen Metropoliko Ospitalean eta mikrokirurgiakoak Bonneko Unibertsitatean. 1979. urteaz geroztik mediku espezialista gisa lan egin zuen Panamako Paitilla Klinikan eta 1983an Gizarte Segurantzako Kutxako Zuzendariorde orokor izandatu zuten; 1984. urtea arte egon zen kargu horretan. 1985etik 1986ra bitartean neurokirurgiako zaintza intentsiboen buru izan zen, eta eremu kritikoetako koordinatzaile Metropoliko Ospitalean. Politikari dagokionez, Alderdi Demokratiko Iraultzailearen sortzaile izan zen eta gaur egun alderdi horretako Biltzar Nazionaleko kide da. 1985ean Panamako Osasun ministro izendatu zuten. Idatzi dituen lanen artean aipagarria da Política y Salud (1984, Politika eta osasuna).