Sánchez Barbudo, Antonio
Espainiar idazlea (Madril, 1910 - Madison, Wisconsin, 1995). Espainiako Gerra Zibilaren garaian sortu ziren hainbat aldizkaritako lankide izan zen, El Mono Azul eta Hora de España-koa, besteak beste. Entre dos fuegos (Bi suren tartean) ipuin bildumarengatik Literatura Sari Nazionala lortu zuen 1983an. Behin gerra amaitu zenean Mexikora ihes egin zuen. Ondoren Texas eta Wisconsineko unibertsitateetako irakasle izan zen. Hainbat artikulu idatzi ditu, literatura ikerketak eta ipuinak, eta baita eleberri bat, Sueños de grandeza (1946, Handitasun ametsak) eta Una pregunta sobre España (1945, Galdera bat Espainiari buruz) saiakera liburua ere.