Sánchez de las Brozas, Francisco
(El Brocense deitua). Espainiar humanista (Brozas, Caceres, 1523 - Salamanca, 1601). Salamancan ikasi zuen, eta hiri hartako unibertsitatean erretorika, greko eta filosofia irakasle izan zen. Erasmoren jarraitzaile zen eta Inkisizioaren aurrera eraman zuten ebanjelioei idatziriko iruzkin batzuengatik. Erretorikari buruzko liburu batzuk idatzi zituen: De arte dicendi (1556, Mintzoaren antzeaz), Organum dialecticum et rehetoricum (1579, Dialektika eta erretorika egiturez) eta hizkuntza klasikoak ikasteko gramatika liburuak aurkeztu zituen: Gramaticae Graecae compendium (1581, Gramatika grekoaren laburpena), Arte de saber latín (1595, Latina ikasteko bidea). Jakintza eta filosofia lanak ere aurkeztu zituen. Horazio-ren eta Virgilio-ren lanak itzuli zituen gaztelaniara eta Garcilaso poetaren obraren argitalpen kritiko bat prestatu zuen.