Sánchez Dragó, Fernando
Espainiar idazlea (Madril, 1936). Filosofia eta letretan doktore da. Espainiako unibertsitateetan irakasle izateaz gainera, Padua, Pescara eta Dakarren espainierazko irakasle izan da, eta Espainiar hizkuntza eta literaturako irakasle Tokion eta Fezen. Berriemaile gisa lan agin du atzerriko hainbat herrialdetan, eta irrati eta telebistarako saioak egin ditu Espainian, Italian eta BBC katean. Garrantzi handiko lanak itzuli ditu. Aldebarán poesia aldizkariaren sortzaile izan da eta Biblioteca del Milenio (Libros Hiperión) bildumaren zuzendari. Hainbat aldizkari eta argitalpenetako lankide izateaz gainera, ipuinak, poesia, saiakera eta kritikak idatzi ditu. Argitaratu dituen lan nagusiak hauek dira: Eldorado (1984); Las fuentes del Nilo (1986, Niloko iturriak); Gárgoris y Habidis. Una Historia mágica de España (1978, Gárgoris eta Habidis. Espainiaren historia magikoa), Saiakerako Sari Nazionala 1979an; La España mágica (1983, Espainia magikoa); Ideas para una nueva política cultural (1984, Politika kultural berri baterako ideiak); Del priscilianismo al liberalismo (1987, Priszilianismotik liberalismora); eta Volapié (1987). 1992an Planetan saria irabazi zuen. 1998an Época aldizkarirako idatzi dituen artikuluen hirugarren bilduma argitaratu zuen, El camino hacia Ítaca (Ítacarako bidea).