Ruda Slaska
Poloniako hego-erdialdeko hiria, Silesia Garaian, Katowice-ko voivoderrian, ikatz eta burdin arro garrantzitsu batean. 169.800 biztanle. Mea ustiakuntza (burdina eta ikatz hobi oparoak) eta industria (metalurgia, altzairugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Han zabaldu zen Poloniako lehen ikatz mea (1751).