Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rucoba, Joaquín

Kantabriar arkitektoa (Laredo, 1844 - ?). XIX. mendearen bukaeran Bilbon izan zen arkitektorik handienetakoa izan zen. Madrilen egin zituen arkitekturako ikasketak. Uribitarte plazako Aduanarako eraikuntza, Trueba plazako Zabalburu eskolak, Arriaga teatroa eta udaletxea egin zituen, besteak beste.