Ruckert, Friedrich
Alemaniar poeta (Schweinfurt, Bavaria, 1788 - Neuses, Coburg-tik hurbil, 1866). Jena-ko unibertsitatean izan zen irakasle eta Napoleonen aurkako poemak idatzi zituen: Geharnischte Sonnete (Soneto armatuak) eta Kriegerische Spott und Ehrenlieder (Gerrarako irri eta ohore kantuak), Deutsche Gedichte liburuetan bildu zituenak (1814). Pertsiera irakatsi zuen Erlangen-en eta Berlinen. Poesia liburuetan Alemaniako poesia pertsiar erritmoetara egokitzen saiatu zen: Geshelen (1818, Gazela), Die östlichen Rosen (1822, Ekialdeko arrosak), Verwandlungen des Abu Seid (1826-1837, Abu Seid-en metamorfosia), Weisheit des Brahmanen (1836-1839, Brahmanen jakinduria). Liebesfrühling (1823, Amodiozko udaberria) eta Kindertotenlieder (1872an argitaratua, Haur hilen kantuak) dira poetaren obrarik aipagarrienak.