Rucabado, Leonardo
Bizkaitar arkitektoa (Castro Urdiales, Santander, 1875 - ?). Lehen ikasketak Bilbon amaitu ondoren Bartzelonara joan zen arkitektura eta ingeniaritza industrialekoak egitera. 1900. urtean itzuli zen Bilbora, eta Severino Achúcarro arkitektoaren zuzendaritzapean hasi zen lanean. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako akademiakide izendatu zuten 1912. urtean. Harenak dira Indautxu, Zornotza, Portugalete, Neguri eta Kantabriako hainbat hiritan eginiko etxe eta jauregiak.