Rudnicki, Adolf
Poloniar idazlea (Varsovia, 1912 - Varsovia, 1990). Judua zen, eta umetan ghetto batean bizi izan zen. Alemaniarren okupazio garaiko giroa eta herri juduaren gorabeherak agertu zituen bere kontakizun liburuetan: Szczury (1932, Arratoiak), Shakespeare (1948), Zywe i martwe morze (1952, Itsaso bizia eta hila), Zhota okna (Urrezko leihoa, 1955), Krowa (1959, Behiak). Literaturari buruzko iruzkinak idazten hasi zen 1953. urtetik aurrera, Niebieskie kartki (1953, Orrialde urdinak) liburuan bildu zituenak.