Rudaki
(Jaiotza izenaz Abu ‘Abdollah Ja-’Far Ebn Mohammad). Pertsiar poeta (Rudak, Samarkanda, 859 - ?, 940 edo 941). Pertsiako poesiaren aitzindaritzat hartua da. Bukharako Nasr II.a emir samanidaren (913-943) gorteko poeta izan zen, eta 100.000 poesia inguru idatzi bide zituen, gaur egunera 1.000 baino iritsi ez badira ere. Molde xumeko idazkera erabili zuen; baikortasunak inguratzen zituen bere poesia gehienak. Indiar jatorriko kondairak pertsierara egokitu zituen: Kalilah wa Dimnah (Kalila eta Dimna).