Rubio, Martxelo
Gipuzkoar antzezlea (Donostia, 1968). 27 orduak (1986) Montxo Armendarizen filmarekin hasi zuen Martxelo Rubiok bere ibilbide profesionala. Orduz geroztik hainbat filmetan hartu du parte, besteak beste film hauetan: Anónimo…. ¡vaya papelón! (1990); Huntza (1992); La vuelta del Coyote (1998); Agujetas en el alma (1998), Ione, igo zerura (1999), Yoyes (2000). Antzerkigintzan, Mefisto (1994) obran parte hartu zuen, besteak beste, eta telebistako hainbat saiotan ere aritua da.