Rubió i Ors, Joachim
Kataluniar poeta eta historiagilea (Bartzelona, 1818 - Bartzelona, 1899). Valladolideko eta Bartzelonako unibertsitateetako historiako katedraduna izan zen. Kataluniako Reinaxença mugimenduaren bultzatzaile izan zen, 1839an Lo Gaiter del Llobregat poema argitaratu zuenetik batez ere. Poemaren izenburuaz baliatu zen hurrengo poema bildumak izenpetzerakoan. Bartzelonako Lore-Jokoak sendotzeko ekimenak bultzatu zituen (1859), eta literaturan katalana erabiltzearen aldeko agertu zen.