Rubió i Lluch, Antoni
Kataluniar historialaria, Joachim Rubióren semea (Valladolid, 1856 - Bartzelona, 1937). Institud d’Estudis Catalans erakundeko lehendakaria izan zen, eta kataluniarren eta aragoitarren Greziarako espedizioa aztertzen eman zituen urte asko. Erdi Aroko Kataluniako literaturaren azterketarako bideak zehaztu zituen bestalde, eta jakintsu talde bat bildu zuen bere ingurura. Obra nagusiak: Documents per la història de la cultura catalana mig-eval (1908-1921, bi liburuki), La cultura catalana en el regnat de Pere III (1914) eta Diplomalari de l´Orient català (1947an argitaratua).