|
BERTSOZALE ELKARTEA
1985ean lanean ekin eta 1987ko ekainaren 18an finkatu zituen Bertsolari elkarteak estatutuak. Gerora, bertsolaritzan bertsolariak ez diren askok parte hartzen dutela eta Bertsozale elkartea izendatu zuten.
HELBURUAK |
|
- Bertsolaritzaren sustatzaile eta babesle izatea
- Bertsolaritzaren artxibo orokorra osatzea.
Helburu orokor hauek gauzatzeko lau arlotan egiten du lan::
- Transmisioa: Bertso eskolak antolatu, curriculum-a zehaztu, ahozkotasunaren lanketa eskolaratu,argitalpenak,…
- Zabalpena: Bertsogintza garai berrietara egokitu. Bertso saio mota edo bertso esparru batzuk desagertzen badira ere, eremu eta jardun berriak eman behar zaizkio bertsoari.
- Hedabideak: Telebista, irrati, egunkari eta abarretan bertsoak behar duen tokia eta denbora aztertu eta zaindu.
- Ikerkuntza: Bertsolaritzak badu zer ikertu. Unibertsitateari, ia batere jorratu ez duen esparru hau, zabaldu behar zaio.
XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA (XDZ) |
|
|
Bertsozale elkarteko atalik kutunenetakoa da XDZ. Bertsolaritzaren corpusa biltzea eta erabiltzeko moduan antolatzea du helburu. Hala, Bertsolaritzari buruzko informazioa eskaintzen du formato guztietan: audio, bideo, prentsa dosierrak,argazkiak, liburuak, kartelak, pegatinak, kamisetak…
Urtean zehar 300 lagunek baino gehiagok jotzen du Donostiako 31 de Agosto kalean XDZ-k duen egoitzara: unibertsitate ikasleak, bertsozaleak, antolatzaileak, komunikabideak, elkarteko kideak,…
LANKU |
|
Euskal Herrian, antolatu izan eta izaten diren bertso saio gehienen ardura herritarrek hartu dute. Antolaketa herrikoia izan da, borondatezkoa. Bertsozale elkarteak gaur egungo bertsogintzak merezi antolaketa, zaindua, duina, profesionala herritarrei eskaintzen dien zerbitzua da.
Antolaketaz aparte, bertso saio berriak ere eskaintzen ditu.
|